Aurreko mezuan iragarri bezala, hemen doa aste honetako zeregina
Azken aurreko astea, … ZEIN AZKAR DOAN DENBORA!
Une honetan jada ikastetxeko praktikaz blai izango zaretenez,
behatze eta ondorioztatze prozesuan beste aurrera pauso bat emango dugu.
Hainbat ikasgai eta hainbat gela, patio saioak,
sarrera/irteerak, denetik!
Ugariak izan dira ikastetxean egunero izaten diren gertaerei
so egin eta zuen ondorioak ateratzeko izan dituzuen aukerak. Horietako bi dira
oraingoan azaldu behar dituzuenak, lehena zuen irakasle irudikapenaz bat datorrena
eta bigarrena izan nahi duzuen irakasle ereduarekin talka egiten duena.
Izan kontutan ez dela
agertu behar
ez izenik ezta pertsonak identifikatzeko moduko ezaugarririk
1).- GARBI
AZALDU, denok ulertzeko moduan, lehenengo
“GERTAERA” edo “PASADIZOA”
a).-
Zein izan da irakaslearen jokabidea une horretan? Zenbateraino zaude
ados ? Zergatik?
2).- GARBI AZALDU, denok ulertzeko moduan, bigarren “GERTAERA” edo “PASADIZOA”
b).-
Zer ez zaizu gustatu? Zure ustez, zein izango litzateke irakasle gisa aritzeko
modu egokiagoa kasu horretan? Zergatik?
ETIKETAK: beti
bezala, ahaztu gabe, bat zuen IZEN
ABIZENA eta, bestea, ildo honetako mezuetan, konposatua den EUTSI/ALDATU.
Amaitzen ari gara.
Ondo aprobetxatu gelditzen zaizuena.
Eta ahalegindu disfrutatzen.
.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina