2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

OROITZAPENAK - etiketak zaindu!

Egun on guztioi:

    Martxa ona hartu du eguneroko honek, ea erritmo bikain honi eusten diogun bost asteetan zehar.

    Hiru  lerro gogora arazteko bigarren sarrerako etiketak, OROITZAPENAK izan behar duela identifikazio nagusi bezalako hitza, bakoitzaren izen abizenarekin batera.  Hauek idatzi ondoren, nahi duzuena, baina lehenbizi OROITZAPENAK eta IZEN ABIZENAK.

  Aldatu, mesedez, horrela jarri ez dituzuenak. Ahalik eta azkarren, nahasketarik ez sortzeko

   Asteburu on bat pasa.

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

SASKI NASKI



Kaixo, arratsalde on guztioi:

Atzoko bileran agindu nizuen bezala, orain zabalduko dut 

ILDO ZEHATZ BATI LOTU GABE GELDITZEN DIREN EKARPENAK 

bideratzeko atala.

  Gogoratu kate honetara posteatzen dituzuen ekarpenak, etiketa gisa bi hitz gako hauek eraman behar dituztela derrigorrez:

Saski-Naski eta bakoitzaren izen-abizena

Ondoren, norberak ikusiko du igotako mezuaren nondik norakoa ulertzeko zein izan daitekeen kontzeptu edo hitz egokiena. Hitz hori edo horiek gehitu etiketari.
Hemendik aurrera, zuena da hitza. 

Gozatu praktikaldiak eskaintzen dizkizuen aukerak. Eta partekatu... partekatu... partekatu...

Ongi izan,   BEGOÑA

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ONGI ETORRI

Kaixo denoi:

        Hasi naiz zuen helbideak sartzen,  EGILE gisa aritzeko gonbidapenak iritsiko zaizkizue orain. Onartu eta jada zuen sarrerak sortzen has zaitezkete.

   Lehen idatziak AURKEZPENA, PRACTICUM I etiketak eraman behar ditu.  Bertan  zuen  aurkezpena lehenbizi, eta blog-a  erabilpenaren  nondik  norakoak ondoren, agertzeko tokia duzue, eguerdiko bileran komentatu dugun moduan.


Partekatzeko foroa

Kaixo, ongi etorri 2015-2016 ikasturteko Practicum I BLOGera.
Partekatzeko foro emankorrari begira, gogora arazi nahi dizuet parte hartze eraginkor, ulerkor eta esanguratsua lortzeko bidean eutsi beharreko hainbat jokabide:
- Aste bakoitzeko gaia errespetatu. Ez nahastu esku artean ditugun hariak, ekarpenen irakurketa eta jarraipena erosoak lortu behar ditugu, ez korapiloak bihurtu.
Beti egongo da zabalik "Saski Naski" foroa, denetariko ekarpenak onartuko duena.
Zabalik utziko ditut, baita ere, aurreko astetako partehartze kateak, aukera izan dezazuen edozer komentario egiteko edozein momentuan. Hau da: nahiz eta gaiaz aldatuta aritu ofizialki, aurreko eztabaida ildo guztiak ere martxan jarraituko dute. Ekarpen bakoitzak bere kokalekua izan behar duelako. Gogoratu. Eta zalantza kasuan, "Saski Naski"ra!

ZAINDU ETIKETAK
- Post edo ekarpen bakoitzak bere tags/etiketak eramen behar ditu. Lehenbizikoa, beti, gaiaren izena, foroa zabaltzen denean agertzen dena, denontzat berdina. Bigarrena ere derrigirrezkoa da: bakoitzak bere izen-abizena. Hirugarrena edo laugarrena zuek ikusiko duzue, erabaki ze hitz esanguratsu eraman dezakeen zuen sarrerak eta hori jarri.

- Izan gogoan ildo, foro edo asteko gai bakoitzeko gutxienez sarrera bat egin behar duela zuenetariko bakoitzak, gaiak irauten duen denbora barruan. Sarrera mamitua, hausnarketaren ondorioz idatzitakoa.

- Arestian nion bezala, BLOGaren irakurketa, atsegina izan behar du guztiontzat, cdenon cahaleginetan cegon  beharko lukeen bide horren aldera, saiatu  ez  errepikatzen  besteek  esan  dutena.    Adostasuna adierazi, kasua hori bada, modu sinple eta arin batean; desadostasunak daudenean argudioaz defendatu, adibideak jarriz. Beti, beti, beti, errespetoz zuzenduz besteengana eta inolaz ere pertsonalizazioak erabiliz. 

- Jada IKT-ru bikainak bilakatu zaretenez, jantzi BLOGa irudiz, soinuz, bideoz, irudi muntaketaz, adituen esaldiz, lotura interesagarriaz, ... Azalduz ekarpen horren zergatia, noski. 
- Bukatzeko, suposatzen dut ez dagoela ezer gogoratu beharrik hizkuntzaren alderdi formalari buruz ezta blogean narratzen dituzuen egoera/gertaera inguruen gorde beharreko diskrezio eta konfidentzialtasunaren premiei buruz. Asmatu agertu behar diren pertsonen izenak, mozorrotu lekuak, ...

- Esperientzia honi etekin gehiago ateratze aldera eta elkarrekin egingo dugun bost asteko bidai hau atseginagoa izatea lortze aldera duzuen edozein iritzi edo proposamen ONGI ETORRIAK izango dira. 

Animo eta aurrera! Interes handiko esperientzia bizitzea opa dizuet guztiei. 

Ondo izan,   BEGOÑA