2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Partekatzeko foroa

Kaixo, ongi etorri 2015-2016 ikasturteko Practicum I BLOGera.
Partekatzeko foro emankorrari begira, gogora arazi nahi dizuet parte hartze eraginkor, ulerkor eta esanguratsua lortzeko bidean eutsi beharreko hainbat jokabide:
- Aste bakoitzeko gaia errespetatu. Ez nahastu esku artean ditugun hariak, ekarpenen irakurketa eta jarraipena erosoak lortu behar ditugu, ez korapiloak bihurtu.
Beti egongo da zabalik "Saski Naski" foroa, denetariko ekarpenak onartuko duena.
Zabalik utziko ditut, baita ere, aurreko astetako partehartze kateak, aukera izan dezazuen edozer komentario egiteko edozein momentuan. Hau da: nahiz eta gaiaz aldatuta aritu ofizialki, aurreko eztabaida ildo guztiak ere martxan jarraituko dute. Ekarpen bakoitzak bere kokalekua izan behar duelako. Gogoratu. Eta zalantza kasuan, "Saski Naski"ra!

ZAINDU ETIKETAK
- Post edo ekarpen bakoitzak bere tags/etiketak eramen behar ditu. Lehenbizikoa, beti, gaiaren izena, foroa zabaltzen denean agertzen dena, denontzat berdina. Bigarrena ere derrigirrezkoa da: bakoitzak bere izen-abizena. Hirugarrena edo laugarrena zuek ikusiko duzue, erabaki ze hitz esanguratsu eraman dezakeen zuen sarrerak eta hori jarri.

- Izan gogoan ildo, foro edo asteko gai bakoitzeko gutxienez sarrera bat egin behar duela zuenetariko bakoitzak, gaiak irauten duen denbora barruan. Sarrera mamitua, hausnarketaren ondorioz idatzitakoa.

- Arestian nion bezala, BLOGaren irakurketa, atsegina izan behar du guztiontzat, cdenon cahaleginetan cegon  beharko lukeen bide horren aldera, saiatu  ez  errepikatzen  besteek  esan  dutena.    Adostasuna adierazi, kasua hori bada, modu sinple eta arin batean; desadostasunak daudenean argudioaz defendatu, adibideak jarriz. Beti, beti, beti, errespetoz zuzenduz besteengana eta inolaz ere pertsonalizazioak erabiliz. 

- Jada IKT-ru bikainak bilakatu zaretenez, jantzi BLOGa irudiz, soinuz, bideoz, irudi muntaketaz, adituen esaldiz, lotura interesagarriaz, ... Azalduz ekarpen horren zergatia, noski. 
- Bukatzeko, suposatzen dut ez dagoela ezer gogoratu beharrik hizkuntzaren alderdi formalari buruz ezta blogean narratzen dituzuen egoera/gertaera inguruen gorde beharreko diskrezio eta konfidentzialtasunaren premiei buruz. Asmatu agertu behar diren pertsonen izenak, mozorrotu lekuak, ...

- Esperientzia honi etekin gehiago ateratze aldera eta elkarrekin egingo dugun bost asteko bidai hau atseginagoa izatea lortze aldera duzuen edozein iritzi edo proposamen ONGI ETORRIAK izango dira. 

Animo eta aurrera! Interes handiko esperientzia bizitzea opa dizuet guztiei. 

Ondo izan,   BEGOÑA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina