Bi aste zuen ekarpenak jarraitzen,
praktikaldiko ekuadorrera iristear gaudela hainbat iradokizun
emateko garaia iritsi dela uste dut.
Lehenik eta behin gogoratu, bileran
komentatu nizuen bezala, bloga (edo egunerokoa) ez dela “zer” egin duzuen kontatzeko
tokia baizik eta izaten ari zareten bizipenen inguruko hausnarketak
ikaskideekin konpartitzeko aukera, denok denongandik ikasi ahal izateko, gogoeta kolektiboa bultzatzeko.
Honen harira, batzuk azaletik hurbiltzen
zaretela ikusi dut, anekdotan edo egindakoaren deskripzio hutsean gelditzen
zaretela. Ondo dago noizean behin idatzi arinak zintzilikatzea, baina noizean
behin izan beharko litzateke, parte hartzea beti beste hainbat ekarpen sakonez osatuta.
Garaiz zaudete oraindik, zaindu alderdi hau. ZENBAT ESPAZIO DUZUEN, ZEIN ORDUTEGI, ZE IKASGAI... ARGAZKIAK eta IRUDIAK, orokorrean, EUSKARRIAK izan beharko lirateke zuen bizipenei marko bat ipintzeko, ez beraiek protagonista bihurtzeko.
Izan gogoan ikastetxeko bizitzak egunerokotasunean sortzen dituen egoerak behatzeko eta gertaeren harira pentsamendura etortzen zaizuena
aurkezteko, solasaldirako proposatzeko, antzeko edo alderantzizko gertaerekin kontrastatzeko gelditu ginela PRACTICUMa hasi aurreko bileran:
hor dago bloga martxan jartzearen zentzua. Urriaren seian esan genuen bezala, besteen
ekarpenak denontzat baliogarriak izan beharko lukete, irakurri eta hausnartu
ondoren hurrengo egunean ikastetxera hurbiltzerakoan bakoitzaren begirada
zabaltzen laguntzeko balio duten horietakoak.
Hemendik aurrera zentratu hor
zuen ahaleginak. Eta gogoratu partekatzeko foro honetara gai bakoitzeko gutxienez
behin hurbildu beharko zinateketela. Denak.
Besteen ekarpenen inguruko
hausnarketa osatzearen alde, irakurgai bat proposatzen dizuet. Zuek zuen burua "irakasle" jardunean kokatuta "Saquen el libro de texto" testua jorratu, bakoitzak dokumentuaren ideia, paragrafo edo
esaldi bat aukeratu eta bertan azpimarratzeko aurkitutako hori komentatu ikaskideekin; adibide batekin
ilustratzen saiatu. Azken aurreko foroa honen inguruan garatuko da.
Zure aurretik ikaskide batek zuk azaltzeko zenuen ideia argitaratu
badu, komentario bat egin diezaiokezu, baina bigarren bat eraman beharko duzu forora lanketa ahalik eta zabalena izan dadin. Ez
errepikatu ideia edo paragrafo bera.Aste honetako etiketa: IRAKASLEGAIA eta, beti bezala, ez ahaztu, zuen IZEN ABIZENA
Ondo izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina