Kaixo, ongi etorri 2015-2016 ikasturteko Practicum I BLOGera.
Partekatzeko foro emankorrari begira, gogora arazi nahi dizuet parte hartze eraginkor, ulerkor eta esanguratsua lortzeko bidean eutsi beharreko hainbat jokabide:
- Aste bakoitzeko gaia errespetatu. Ez nahastu esku artean ditugun hariak, ekarpenen irakurketa eta jarraipena erosoak lortu behar ditugu, ez korapiloak bihurtu.
Beti egongo da zabalik "Saski Naski" foroa, denetariko ekarpenak onartuko duena.
Zabalik
utziko ditut, baita ere, aurreko astetako partehartze kateak, aukera
izan dezazuen edozer komentario egiteko edozein momentuan. Hau da: nahiz
eta gaiaz aldatuta aritu ofizialki, aurreko
eztabaida ildo guztiak ere martxan jarraituko dute. Ekarpen bakoitzak
bere kokalekua izan behar duelako. Gogoratu. Eta zalantza kasuan, "Saski
Naski"ra!
ZAINDU ETIKETAK
- Post edo
ekarpen bakoitzak bere tags/etiketak eramen behar ditu.
Lehenbizikoa, beti, gaiaren izena,
foroa zabaltzen denean agertzen dena, denontzat berdina. Bigarrena ere derrigirrezkoa da: bakoitzak bere izen-abizena. Hirugarrena edo
laugarrena zuek ikusiko duzue, erabaki ze hitz esanguratsu eraman
dezakeen zuen sarrerak eta hori jarri.
- Izan gogoan ildo, foro edo asteko gai bakoitzeko gutxienez sarrera bat
egin behar duela zuenetariko bakoitzak, gaiak irauten duen denbora
barruan. Sarrera mamitua, hausnarketaren ondorioz idatzitakoa.

-
Arestian nion bezala, BLOGaren irakurketa, atsegina izan behar du
guztiontzat, cdenon cahaleginetan cegon beharko lukeen bide horren aldera,
saiatu ez errepikatzen besteek esan dutena. Adostasuna adierazi, kasua
hori bada, modu sinple eta arin batean; desadostasunak daudenean
argudioaz defendatu, adibideak jarriz. Beti, beti, beti, errespetoz
zuzenduz besteengana eta inolaz ere pertsonalizazioak erabiliz.
- Jada IKT-ru bikainak bilakatu zaretenez, jantzi
BLOGa irudiz, soinuz, bideoz, irudi muntaketaz, adituen esaldiz, lotura
interesagarriaz, ... Azalduz ekarpen horren zergatia, noski.
- Bukatzeko, suposatzen dut ez
dagoela ezer gogoratu beharrik hizkuntzaren alderdi formalari buruz ezta
blogean narratzen dituzuen egoera/gertaera inguruen gorde beharreko
diskrezio eta konfidentzialtasunaren premiei buruz. Asmatu agertu behar
diren pertsonen izenak, mozorrotu lekuak, ...
- Esperientzia
honi etekin gehiago ateratze aldera eta elkarrekin egingo dugun bost
asteko bidai hau atseginagoa izatea lortze aldera duzuen edozein iritzi
edo proposamen ONGI ETORRIAK izango dira.
Animo eta aurrera! Interes handiko esperientzia bizitzea opa dizuet guztiei.
Ondo izan, BEGOÑA